Villabonako II. Ardo Azoka, bihar, Errebote plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 7a, 13:32

Bihar larunbata, II. Ardo Azoka izango da Errebote plazan. Goizez 11:30etatik 15:00etara eta arratsaldez 18:30etatik 21:00etara egongo da zabalik. Villabonako ardoaren lagunak taldeak antolatu du ekimena, Udalaren, Benta Aldea bodegoiaren eta Aranburu ardotegiaren babesarekin. Hamar bodega ezberdinetako ardoa dastatzeko aukera izango da bertan eta ardoez gain, pintxoak ere eskainiko dira. Zozketa ugari egingo da egunean zehar.

Gauean festa luzatzeko aukera izango da Onddo gazte asanbladak antolatu dituen kontzertuekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!