Elkarbizitza sendotzekotan, kale sektakeriaren ukazio garbiena egin behar dugu. Elkarbizi taldearen iritziz, urteetan mehatxua eta bortxazko konfrontazioa goraipatu duten erantzule politikoek orain jarrera arduratsuagoa hartu beharko lukete. Horregatik, ezin da ulertu Andoaingo agintari gorenaren isiltasuna, duela egun gutxi bere erakunde politikoak Pakerako Euskal Bidearen aldarrikapena egin duenean".