Jubilatuen eguna Adunan maiatzaren 31n

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 6a, 15:53

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak jubilatuen eguna antolatu du maiatzaren 31n Adunan. Egitarau zabala prestatu du goizetik hasita: 11:00tan Meza. 12:00etan Toka jokoa. 13:30etan Bazkaria Uztartza jatetxean eta bingoa ondoren.

Izena emateko epea maiatzaren 21ean amaituko da Aiztondo Zerbitzuen bulegoetan (943693930). Bazkariko 27 euroak ordaintzeko egunak: Maiatzak 20, asteazkena Larraulgo liburutegian 10:30-11:30. Maiatzak 21, osteguna Alkizako liburutegian 10:00-11:00. Maiatzak 22, ostirala Adunako liburutegian 10:00-11:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!