Larunbatean Astigarragako Kultur Etxean jokatuko diren bi saioek hasiera emango diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseari. Goizez, zortzi bertsolari igoko dira taula gainera eta arratsaldez, berriz, sei. Iban Narbaiza Cevidadesek egingo ditu aurkezle lanak.
Goizez, 11:30:: Andoni Goitia Etxezarreta, Unai Muñoa Amundarain, Imanol Irazustabarrena Garmendia, Gemma Urteaga Garmendia, Oier Aizpurua Olaizola, Hodei Iruretagoiena Albizu, Haritz Mujika Lasa eta Mikel Iturriotz Etxaniz.
Arratsaldez, 17:30:: Aitor Irastortza Fadrique, Ander Lizarralde Jimeno, Beñat, Jauregi Etxeberria, Jokin Bergara Eguren, Danel Olano Eizagirre eta Xabier Sukia Etxeberria.
Igandean lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsotanek, betiere goizez eta arratsaldez. Batetik, Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian lehen itzuliko bi saio jokatuko dira. Ion Zaldua Brit izango da saiootako aurkezlea.
Goizez, 11:30:: Joseba Agirre Orbegozo, Aratz Igartzabal Bidegain, Oihana Iguaran Barandiaran, Antton Fernandez Lasa, Maialen Akizu Bidegain eta Amaia Iturriotz Etxaniz.
Arratsaldez, 17:30:: Eneko Araiztegi Agirre, Odei Lopez Larruri, Manu Goiogana Bengoetxea, Mikel Artola Izagirre, Ibai Esoain Arruti eta Eñaut Martikorena Lizaso
Idiazabalen, berriz, herriko Guraso Elkartea aretoan izango dira saioak, Asier Iriondo Egurenek aurkeztuta.
Goizez, 11:30:: Haritz Garmendia Iturria, Beñat Torres Lete, Jon Iturrioz Nazabal, Beñat Iguaran Amondarain, Iker Osa Zelaia eta Asier Azpiroz Iztueta.
Arratsaldez, 17:30:: Urko Egaña Calderon, Josu Oiartzabal Zapirain, Maddi Gallastegi Osa, Oier Etxeberria Zubimendi, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Iñigo Gorostarzu Etxebeste.
Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontuan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.
Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.
Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseak hurrengo asteburuetan izango du segida. Saio guztietako egutegia www.bertsozale.eus webgunean kontsulta daiteke.