“Koalizioan argi eduki dugu oraingo egoeran ezin genuela jarraitu: plaza oinezkoentzat irabazteak, hasieran ohitura aldaketa eragin arren, azkenean guztion mesederako izango baita”, nabarmendu du. Plaza eraberritzerako zuhaitzarekin zer egin ere erabaki beharko da. “Aurrez esan izan dugun moduan, herritarrekin batera erabakiko dugu proiektuan txertatzeko”. Etorkizunera begira, Zizurkil goiaren garapenaz ere gogoeta egin du:
Etxebizitza aukera
Etorkizunera begira, Zizurkil goiaren garapenaz ere gogoeta ireki behar dela dio koalizioak. “Udalak ez du lursailik apenas eta izan dugun egoera ekonomikoarekin, ez da erraza izan etxebizitzen gaia. Datorren legealdian herritarrek dituzten beharrak identifikatu eta gogoeta ireki behar dugu bide bat markatzeko Zizurkil goiaren etorkizunerako”.