Ikasturte honetan, “Elikadura jasangarri eta osasungarria” gaia landu dute maila desberdinetan; curriculum mailan, sortzen diren arazoak ikasgai desberdinetan landu dituzte; ikastetxearen kudeaketa ere aztertu dute eta zenbait hobekuntzak proposatu dituzte; azkenik, herriaren egoera aztertzeko kanpo jarduera desberdinak egin dituzte.
Herriaren eta gizartearen egoera aztertzeko, sei jarduera desberdin egin dituzte elikadura osasungarri eta jasangarriarekin zerikusia duten aldagai desberdinei buruzko hausnarketak egiteko.
Ostegunean, azken jarduera hauen emaitzak azalduko dizkiete Udal arduradunei, hau da, herriari buruzko ondorioak, ikasleek hartu dituzten konpromisoak eta, azkenik, herriaren hobekuntzarako proposamenak.
La Salle-Berrozpe, Andoaingo ikastola eta Leitzaran ikastetxeko ikasleek Andoain hobetzeko neurriak hartu dituzte eta guri dagokigu geureak hartzea.