Atzo -asteartea- EAJk Bozeramaileen Premiazko Batzordea deitzeko eskatu zion alkateari, alderdi guztien artean gertaera gaitzesteko adierazpen instituzionala egiteko. Alkateak ez zion eskaerari bidea eman eta hori dela eta EAJk alkatearen koldarkeria salatu du: "Izan ere, Bozeramaileen Batzordearen helburu bakarra zen gertatutakoa salatu eta biktimari babesa ematea, tankera honetako erasoak berriro gerta ez daitezen”.
EAJren ustean, “pertsonen ideologia eta militantzia ezin da erasoen oinarri izan behin ere. Benetako bizikidetza herritar guztien errespetutik eraiki behar da, bai eta Andoainen gertatu den tankerako eraso tamalgarriaren deslegitimaziotik ere”.
Udal Adierazpenik gabe, EAJ-PNV harremanetan jarri da PSE-EE eta PPrekin hiru alderdien artean adierazpen bateratua egiteko.