Mantentze lanak direla eta, bidegorria itxita egongo da 08:00etatik 17:00etara. Galtzadaren zabalera ikusita eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoela kontuan hartuta, galtzada zatia aipatutako ordutegian erabat itxita mantentzea erabaki dute.