Zerrendari buruz, Udal politikaren kudeaketa eredua aldatzeko gogoz dauden gizarteko arlo ezberdinetako pertsonak osatzen dutela esan du hautagai jeltzaleak. “Ezberdinen arteko errespetuan sinesten dugu eta errespetu eta aniztasun horretatik elkarbizitzan aurrera begirako urratsak ematea xede dugunak”.
Zerrendaburuak iragarri du laster batean bere gobernu programa aurkeztuko duela eta aurrerapen gisa, bi konpromiso jakinarazi ditu: “guztion artean zabor bilketa sistema erabakitzeko galdeketa loteslea bultzatzea eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea Villabonako gazteak herrian gauzatu ditzaten ikasketak unibertsitate gradura arte”.
Iban Agirrerekin batera honakoak dira EAJ-PNVren hautagaitza Villabonako Udalerako: Ibon Ariznabarreta, Eneko Urdangarin, Mertxe Garmendia, Tere Izaguirre, Leandro Azkue, Juan Mari Iparragirre, Nagore Puyadena, Andoni Oyarzabal, Larraitz Tejeria Inma Garces, Juan Tejeria eta Xabier Zabala.