Aulki zuriak alderdia informazioa zabaltzen aritu da Idiazabal kalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 2a, 15:34

"Escaños en blanco - Aulki zuriak" alderdi politikoak iazko Europar Batasuneko hauteskundeetan 115.000 boto eskuratu zituen eta Udal hauteskundeei begira estatu mailan hainbat hautagaitza aurkeztu ditu. Gipuzkoa osoan bakarra, Urnietan. Hautagai nagusi Jose Luis de Zubicaray eta Daniel Lizarralde urnietarra eskuorriak banatzen aritu dira gaur Idiazabal kalean.

Argazkian eskuin aldean agertzen dira Zubicaray eta Lizarralde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!