Eskuz parte hartu dutenen artean, aurrebenjaminetan Bejarano eta Usabiaga asteasuarrek Irazu eta Urkaregi larrauldarren aurka jokatuko dute. Benjamin mailan, Belaunzaran eta Urkaregi larrauldarrak Ormaetxea Zabala adunarren aurka lehiatuko dira. Alebinetan berriz, Perurena eta Rebollo bikote zizurkildarrak Ugartemendia eta Irazu Alkizako eta Larraulgo pilotarien aurka jokatuko dute eta azkenik infantil mailan, Zizurkil eta Asteasuko Lasa-Iruretagoienak Alkizako Sorarrain eta Gorostidiren aurka jokatuko dute.
Palaz finalera iritsi diren nesken artean, Alebinetan Iraia Otegi eta Judit Val bikote asteasuarrak Arene Belaunzaran eta Iraia Arruti larrauldarren aurka jokatuko dute. Eta infantiletan berriz bi bikoteak asteasuarrak izango dira; Uxue Aranburu eta Maddi Urkolak Emily Otegi eta Elena Herreroren aurka jokatuko dute.
Jaialdiko gastuei aurre egin ahal izateko saski eder baten zozketa burutuko da eta parte hartu duten haurren artean pilotak zozketatuko dira.