Konpartsa herrikoiko dantzarien lehen entsegua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 30a, 15:22

Atzo iluntzean burutu zen Oinkari dantza taldeak uztailaren 26rako antolatu duen Inude eta Artzainen konpartsako dantzarien lehen entsegua. Herritar ugari gerturatu zen Txermingo ikastolako ganbarara eta koreografietako lehen pausoak entseatzeari ekin zioten. Maiatzaren 9ra arte izango dute dantzariek izena emateko aukera: Whatsup bidez: 660139380 / e-mailez: harremanak@oinkari.eus / Entseguan bertan. Danbor-jotzaileen kasuan, berriz, maiatzaren 27a arte luzatuko da epe hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!