Santakrutzak 2015: Ospakizun betean aritzeko asteburu luzea aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 28a, 20:03

Koadrilen eguna igarota, jaiez gozatzeko hamaika aukera daude ostegunean hasi eta igandera arte. Adin guztiak kontutan hartu dituzte  egitaraua egiteko garaian. Ostegun honetan jaiari indartsu berrekin nahi diote. Pregoiarekin hasi, elektrotxarangarekin jarraitu eta dantzaldiarekin gozatu ondoren, goizaldeko lauretan soka saltoan egiteko deialdia egin dute.

Egitaraua:

Apirilak 30, osteguna
Jaien hasiera

16:00    Haur pregoia Zumea plazan. Ondoren plazan bertan, txokolate jatea, judo eta karate erakustaldiak eta jolasean aritzeko puzgarriak.
19:00    Kalean zehar buruhandi eta erraldoiak Zumea plazatik.
19:00    Basterotik Gora Kaletxiki txaranga.
19:00    Zumeatarra elkartearen danborrada.
19:30    Pregoia Kale Nagusiko dendari ohien eskutik.
20:00    Bekoplazan txosnen irekiera.
23:00    Elektro txaranga txosnatan hasita.
23:30    Bekoplazan berbena doinuekin dantzaldia: Sardeska eta 3gabe2.
04:00    Soka saltoa txosnatan.

Maiatzak 1, ostirala
Baby Band jaialdi berezia

09:30    Patinatzaileen lehiaketa.
10:00    Diana.
10:30    Kros herrikoia.
11:30    Txalaparta emanaldia espigoian. Ondoren txalaparta tailerra.
11:30    Leizaur parkean haur krosa. Ondoren, txirrindulari lasterketa.
12:30    Basteron Baby Big Band saioa.
17:00    Txalaparta ibiltaria tabernaz taberna.
17:30    Erreka jaitsiera.
18:00    Bekoplazan herri danborrada.
18:30    Bizikleta festa haurrentzat Zumea plazan, 2-10 urtekoentzat.
19:00    Txistulariak Txalaka tabernatik hasita.
19:30    Taberna arteko pintxo lehiaketa.
23:30    Bekoplazan Estricalla, The Riff Truckers, Osso.

Maiatzak 2, larunbata
Auzo bazkaria

09:30    Dultzaina topaketa. Haur arrantza lehiaketa Espigoian.
10:00    Artisautza azoka Zumea plazan.
12:00    Basteron hasita kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria.
12:30    Urkiren kalejira eta emanaldia Zumea plazan.
14:30    Auzo bazkaria, eta La Jodedera.
17:00    Haur jolasak Zumea plazan.
17:30    Basteron hasita Soinuak  kalejira.
18:30    Pailazoak haurrentzat.
19:00    Sardin Jatea Zumea kalean.
19:30    Bakailao txapelketa Kale nagusian. Irunberri fanfarrea kalez kale.
22:30    Peña Santa Krutz elkartearen danborrada.
23:30    Berbena txosnatan.
23:30    Batukada: Zozongo. Basteron hasita eta txosnatan amaituz.
01:00    Bekoplazan Ingo Al Deu.

Maiatzak 3, igandea
Santa Krutz eta elegante eguna

10:00    Dultzaineroekin Diana.
11:00    Ikurriñaren jaitsiera, eskopeteroak lagunduta.
11:00    Ezpata dantza, Agintariei harrera.
11:30    Meza Santua Santa Krutz elizan.
12:00    Ezpata dantza, brokel dantzak.
12:30    Andoaingo trikitilariak.
12:30    Txakoli dastaketa eliza parean.
18:00    Sagardo lehiaketa Zumea plazan.
18:00    Zumea plazan taloak “Basataloak” taldekoen eskutik.
18:00    Kalejira elegantea.
22:00    Bekoplazan txosnen itxiera eta Elegante egunaren amaiera.

Egitarau osoa internet sarean:
@aiurri | www.aiurri.eus
santakrutzak2015.wordpress.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!