Asteazken honetan Jakutegi plazan (San Juan plazatik gertu eta Batzokiaren ondoan), Eusko Alderdi Jeltzaleak Urnietarako duen hautagai-zerrenda aurkeztuko du. Ekitaldia 19:30etan hasiko da eta bertan izango dira Buruntzaldeako sei udalerrietan EAJ-PNVk aurkeztu dituen alkatetzarako hautagaiak. Baita GBBKo lehendakari den Joseba Egibar ere.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!