Sutea kontrolpean, tresnerian kalte handiak pairatu dituzte Cortusa lantegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 27a, 15:52

13:30ak aldera sute bat piztu da Krafft fabrika ondoan. Sua hartu duen enpresaren izena CORTUSA INDUSTRIAL SL da. Gudarien etorbidean aurkitzen da. Suhiltzaileak han dira dagoeneko. Langile bat teilatuan geratu dela eta, kezka zabaldu bada ere, dagoeneko arriskutik kanpo dago. Kalte materialak handiak izan daitezke. Suhiltzaileak 19:00ak arte izan dira bertan. Kalte materialak nabarmenak dirudite lehen solairuan eta biltegian.

Bideoak: Lehen uneak | Suhiltzaileen iritsiera

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!