Joste egun koloretsuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 27a, 13:08

Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, beste ehundaka herritan bezalaxe, Joste egunak burutu ziren joan zen larunbatean Amasa-Villabonan, Asteasun edota Andoainen ere. Eguraldia lagun, giro ederra nagusitu zen:

Amasa-Villabona  / Andoain / Asteasu

Amasa-Villabonako kasuan, jendetza hurbildu zen arratsaldeko 18:00etatik aurrera Malkar plazan burutu zen desafioa gertutik jarraitzera. Froga bitxi ugari egin zuten; tartean, asto karrera, Gurea zinemako igogailuaren dorrea yumareatu, mosaikoa, lasto fardoz fardo nahiz karretillaren gainean ibilbidea, aulki gainetik sagardoa zerbitzatu..., bertso saioarekin amaitzeko. Proba guztiak amaituta, launa punturekin berdinduta geratu ziren Amasa eta Villabona.

Ekainaren 21eko Ehuntze egunari begira, euren oihal zatiak bata bestearekin lotu zituzten herritarrek, amasar eta billabonatar askok erabakitzeko eskubidearekin bat egiten dutela aldarrikatuz.

Musika eta dantza emanaldiek ere ez zuten hutsik egin. Giro ederra nagusitu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!