400 urte beteko dira aurten Zizurkil Tolosatik banandu eta herri bihurtu zela, eta, hori dela eta, liburu bat argitaratu du Hernandorena kultur elkarteak. Gaur asteartea, apirilaren 28a, arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean egingo da liburu aurkezpena. Ondoren, erakusketa bat ere zabalduko da kultur etxean bertan.