Bi ikastaro eskainiko dituzte zikloaren barnean eta berrikuntzen artean, baita bi mahai-inguru eta performance bat ere.
“Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan” ikastaroa Interesa duen edonori zuzenduta dago, bereziki transmisioan eta hezkuntzan lan egiten dutenei”, azaldu du Beñat Gaztelumendik. Bigarrenak, “Bertsolaritzaren bidegurutzeak” izenekoak, hiru talaia ezberdinetatik begiratuko die bertsolaritzaren erronkei: ideologiaren esparrutik, transmisiotik eta ikerkuntzatik. “Bigarren ikastaroa bertsolaritzari lotuagoa dago, perfila gehiago da zaleei edo bertsolaritzaren munduan dabiltzanei begirakoa, baina baita bertsolaritzatik abiatuta euskal kulturgintzaz pentsatu nahi dutenei begirakoa ere”. Maiatzaren 4tik aurrera izango da matrikulatzeko aukera; ekainetik aurrera %20 gehiago ordaindu beharko da matrikula.
Informazio gehiago, www.mintzola.com atarian.