Irabazi Ganar Andoain koalizioak helegitea aurkeztu du Ganemos Andoain Irabazi hautes-zerrendaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 24a, 16:13

Jorge Mourinho Irabazi Ganar Andoain koalizioko zerrendaburuak Aiurriri adierazi dionez, Ganemos Andoain Irabazi hautes-zerrendaren aurkako helegitea aurkeztu dute eskualdeko hauteskunde batzordean, “ia izen bereko bi hautagaitza egoteak hautesleak nahastea besterik ez duelako ekarriko”. Andoaindar askorentzat bezala, Mourinhorentzat ere ezustekoa izan da hautes-zerrenda berri horren aurkezpena: “Hilabetez jardun dugu lanean herriko eragile sozialekin batera. Asteazkenean Javier Madrazoren sokako zerrenda horren berri jakin genuenean argi ikusi genuen zuzenean gure aurka datozela. Guk udal ordezkaritzarik ez lortzea helburu dute”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!