Negar franko egingo zuen aitak dokumentala Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 24a, 14:59

Bertha Gaztelumendi eta Xabier Urmenetak zuzendutako 'Negar franko egingo zuen aitak' dokumentala aurkeztuko da gaur arratsaldean Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian. Amasa-Villabonan, amasar eta billabonatarren ahotsa jasoz osatu da 1936ko Gerraz eta gerra ondorenaz hitz egiten duen lan hunkigarria eta arratsaldeko 16:30etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikusgai izango da. Bertan izango dira dokumentaleko protagonistak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!