Seve Iglesiasen margolanak Gureako erakusgelan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 24a, 13:41

Atzo iluntzean zabaldu zen Gureako erakusgelan Seve Iglesias billabonatar margolariaren lanen azken urteotako ibilbidea jasotzen duen erakusketa: Paisaiak, erretratuak eta lan abstraktuak, nagusiki. Paisaien artean, tartean dira Amasa eta Villabonako baserri, etxe eta kaleetako irudiak edota erretratuen artean, herritar ezagun ugarirenak. Erakusketa gertukoa eta benetan ederra da, indar eta saiakera handiko margolanak biltzen dituena. Mimo handiz egindako lana. Maiatzaren 15a arte zabalik egongo da. Astegunetan 18:00-20:30. Larunbatetan 10:30-13:00. Bertan izango da egilea egunero.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!