Bertso afari arrakastatsua Iturri-Ondo jatetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 24a, 13:01

Joan zen apirilaren 18an bertso afaria izan zen Asteasuko Iturri-Ondo jatetxean. Haritz Mujika asteasuarra eta Adur Gorostidi larraiztarra bikain aritu ziren bertsotan eta giro ederra sortu zuten saioan zehar. Bertsolariak ondo aritzearekin batera, primeran erantzun zuten bertsozaleek ere eta jatetxea jendez lepo beteta zela burutu zen jaialdia. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako prestatzen ari da Haritz eta entrenamendu polita izan zuen herrian bertan eta herritar askoren aurrean eginikoa.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!