Asteazkenean izango da konpartsa herrikoiaren lehen entsegua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren asteazkenean, apirilak 29, emango zaie hasiera Oinkari dantza taldeak antolatutako Inude eta Artzainen konpartsa herrikoiaren entseguei. Azken urteetako geldialdiaren ondoren, abian da berriro konpartsa Amasa-Villabonan, honela Santio jaien barne uztailaren 26an ez da girorik faltako herriko kaleetan. Aurrez, 1992 eta 2008 urteetan kaleratu zen Inude eta Artzainen konpartsa ehundaka herritarren parte hartzearekin.

Datorren asteazkenean 20:30etatik 21:30etara konpartsa herrikoiaren entseguak martxan jarriko dira Txermingo ikastolako ganbaran. Izena emateko aukera zabalik da dagoeneko. Bideak: Whatsup bidez: 660139380 / E-mailez: harremanak@oinkari.eus / Entseguan bertan.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!