EH Bilduko zerrendakideak Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 24a, 11:14

Astearte arratsaldean hautes-zerrendaren aurkezpena egin zuen EH Bilduk Lekaion. Aurrera begirako asmo eta helburuak adieraziz, alderdiaren programa azaldu zuten.

Hautagaiak:

 Hautagaitza anitza aurkeztu zuten; aurpegi berriekin batera, politikan eskarmentu handiko jendea. Guztien artean nabarmentzen da Mikel Izagirre,  2007-2011 agintaldian UDAren ordezkari gisa alkate lanetan jardun zuena.
Amaitzear den agintaldian zinegotzi lanetan jardun duen Ixiar Martiarena izango da alkategaia. Alkate baten ezaugarriez mintzatu zen agerraldian: “Ondorio honetara iritsi naiz, irabazten badugu, ostiralero azalduko naiz pintxopotera herritarrekin egotera”, esan zuen herritarren barre artean. Joxe Fermin Argiñarenaren bertsoekin amaitu zen aurkezpen ekitaldia.
Hautes-zerrenda: Ixiar Martiarena, Mikel Izagirre, Itziar Artola, Xabier Yurramendi, Amaia Martin, Arantxa Fernandez, Manex Aldey, Ainhoa Olano, Joxean Arozena, Mikel Ezeiza, Marilo Lasa, Mikel Legarreta, Fermin Argiñarena, Maider Izagirre, Gari Albizu, Mirentxu de Miguel.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!