Segurako emakume talde batek gerratean zehar izandako bizipenen inguruko dokumentala eskainiko dute Asteasun eta horrekin lotuta, solasaldia ere egingo dute. Apirilaren 29an egingo dute ekitaldia, 19:00etan hasita, udaletxean bertan.
Emakumeak ez zirenez gerrara joan, historia liburuetatik kanpo geratu ziren, egindakoak inongo garrantzirik izango ez balu bezala. Segurako Udalak, gerra eta gerra ostea bizi izan zuten emakume segurarren bizipenak jasotzeko apustua egin zuen, historiaren atal hori ez galtzeko helburuarekin eta aldi berean, emakume horiei merezi duten aitortza egiteko. Bizipen horiek galtzeko arrisku bizian gaude, eta dokumental honekin historia horren zati txiki bat berreskuratu eta jasotzea lortu da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!