Bost hautes-zerrenda lehiara, Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 22a, 20:51

Asteazkenean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Udal Hauteskundeetara aurkeztutako hauta­gaien zerrendak argitaratu zituen, “zigilaturik eta errubikaturik”. Aurreikusi bezala, alderdi nagusien hautes-zerrendak bertan aurkitzen dira. Hots, EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta PP alderdiak. Azkenean urnietarrez osaturiko herritarren hautes-zerrenda hauteskunde hauetara ez aurkeztea erabaki zuten. Ezustea, ordea, bosgarren hautes-zerrendan aurkitzen da. “Escaños en blanco EB-AZ” izeneko alderdia aurkeztuko da Urnietan.

Zerrendaburuak:

Itxuraz estatu mailako alderdi bat da. Webgunean sartu eta hauxe irakur daiteke: “Puntu bakarra gure programan: Eserlekuak hutsik uztea, edozein soldata eta dirulaguntzari uko eginez”

ESCAÑOS EN BLANCO (EB-AZ)
  1. Jose Luis de Zubicaray.
  2. Maria Cruz Pascual
  3. Daniel Lizarralde.

EAJ-PNV
  1. Mikel Pagola.
  2. Mariabel Vaquero.
  3. Jorge Segurado.
  4. David Rosco.
  5. Miren Martiarena.

EH BILDU
  1. Ixiar Martiarena.
  2. Mikel Izagirre.
  3. Itziar Artola.
  4. Xabier Yurramendi.
  5. Amaia Martin.

PSE-EE
  1. Consuelo Frutos.
  2. Ivan Haro.
  3. Maria Belen Alfonso.
  4. Herme Gonzalez.
  5. Maria Teresa Carnero.

PP
  1. Jose Agustin Gilabert.
  2. Pedro Moya.
  3. Fernando Enguidanos.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!