Are gehiago, Lemoa iazko talde irabazlea dela kontutan harturik. Igande arratsaldekoa pilotari eskaintzeko modukoa izango da. Lehenik Arraten zuzenean pilota partidak eta, ondoren, ETB1n goi mailako pilota finala. Bietaz gozatzeko tartea izango da, beraz.
IGANDE HONETAN ARRATEN, 16:00TAN HASITA
Herriartekoan erabiltzen den sistema bera erabilita, igande honetan kadete, jubenil eta senior mailako pilotariak eskuz binaka arituko dira. Andoain aldetik kadete mailan Osa-Oiartzabal, jubenil mailan Oiarbide-Usandizaga eta senior mailan Eskudero-Erasun. Irabazteko aukerak badituzte, zaletuen laguntzarekin askoz gehiago.