Villabona.doc III. dokumentalen zikloa hastear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 22a, 17:27

Nora Urbizu zinegotziak eta Joxean Cubero kultur teknikariak villabona.doc III. dokumentalen zikloa aurkeztu dute gaur goizean Gurea antzokian.

Dokumentalen generoa oraindik ere gutxiengo batengana iristen den arren, oro har, herritarrek ondo erantzuten duten ekimena dela adierazi dute aurkezpenean eta mimo handiz prestatu dutela hirugarren edizio hau ere, bere baitan gai ugari bilduko dituena. Maiatzaren 6tik ekainaren 8ra, astelehen eta asteazkenetan izango dira saioak, arratsaldeko 20:30etan hasita. Sarrera: 3 euro. Bonoa: 20 euro.

Gainerako lanen artean Five days to dance dokumentalari aipamen berezia egin diote, gaztetasunaren gaia oso modu egokian lntzen dutenez, herriko gazteengana iritsi nahi baitute. Doako izango da haientzat saio horretarako sarrera.

Five days to dance dokumentalaren triller-a

Aurkezpeneko bideoa

Programazioa: 

Maiatzak 6, asteazkena

-Euskara, osuela eta egutera.

-Badira bagara.

Maiatzak 11, astelehena

-Citizenfour.

Maiatzak 13, asteazkena

-Art and craft

Maiatzak 18, astelehena

-Los malos sueños de René Petit

Maiatzak 20, asteazkena

-Prohibido recordar

Maiatzak 25, astelehena

-Izan pirata

Maiatzak 27, asteazkena

-Five days to dance

Ekainak 1, astelehena

-Coria y el mar

Ekainak 3, asteazkena

-A 20 pasos de la fama

Ekainak 8, astelehena

-Remine, el último movimiento obrero

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!