Azokaren aukera
Zizurkilen asteroko azoka egin ote litekeen aztertzea proposatzen du koalizioak. “Baditugu beste azoketara joaten diren herriko baserritarrak; lehenengo eurekin hitz egin beharko genuke. Plazan aurten estalpea jarriko dugunez, azokarako gune egokia izan daitekeela iruditzen zaigu”, dio Luengok. Komertzio txikiaren aldeko apustu garbia egiten du EH Bilduk, “merkataritza iraunkorra eta gertukoa da guk sustatu nahi duguna eta gure herri programan jaso duguna”.