Zu gabe: Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa. Banandutako bikote baten istorioa da. “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta orain, gehien behar zaitudanean azaldu zara”. Emanaldia ikusteko 3 euroko sarrera ordaindu beharko da. Apirilak 24, ostirala. Atxulondo, 20:00.
Erdaldun berrien kluba: Olatz Pagalday. “Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldunberrien kluba delako, eta erdaldunberri gehienek ez dakide erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?”. Apirilak 25, larunbata. Iriarte, 22:30