Maiatzaren 4tik 13ra Urnietako haurreskoletan izena emateko epea zabalduko da. Matrikula 2014an eta 2015ean jaiotako haurrei zuzendua dago. Eskariak egin eta gero, matrikulatutako haurrek haurreskolan irailetik aurrera hasteko aukera izango dute. Informazio gehiago Etxeberri plazako Haurreskolan edo haurreskolak.eus webgunean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!