Gazte dantza-soka, deialdia 10-14 urteko urnietarrei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurten Urnietak herri izaera jaso zuen 400. urteurrena beteko da eta efemeridea ospatzeko Egape dantza taldeak Gazte festetarako egitasmo berezia martxan jarri du, “Gazte dantza-soka” izenekoa. Maiatzaren 31n gazte festetan eskaini nahiko lukete eta horretarako ezinbestekoa da herriko 10-14 urte bitarteko gazteen parte hartzea. Lehen entsegua datorren asteartean egingo dute, Saroben. Hitzordua 17:30etan ipini dute.


Oharra: Parte hartu nahi baina entsegu horretara ezin badute agertu, mezu bat bidali behar dute egapedantzataldea@gmail posta elektronikora.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!