Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren esku uzten du aurrekontuen zati bat. Tolosaldeko herritarrek erabakiko dute bi millioi euroko inbertsioa zertara bideratu. Lau urteko inbertsioak aurreikusten dira diru kopuru horrekin. Herritarren proposamenak jasotzeko prozesua martxan da eta Adunan, apirilaren 28an egingo da horretarako bilera. 19:00etarako egin dute deialdia, Kultur Aretoan. Ekarpenak egiteko beste bi modu ere badaude herritarren eskura: www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez, edota Adunako udaletxean eta Uztartzan dauden esku-orriak bete eta horretarako prest dauden postontzietan utziz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!