“Jai batzordeko bileran talde izen batzuk proposatu ziren, eta orain Amasa-Villabonako herritar guztiek proposatu ditzakete taldeak. Horretarako, talde baten izena proposatu dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: gaztekontzertua@gmail.com. Apirilaren 24an 14:00etan bukatuko da taldeak proposatzeko epea. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposatu dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda. Horixe da orain arte egin beharrekoa; proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu posible dela talde horiek uztailaren 28an Villabonan izatea, eta orduan zabalduko dugu Interneteko bozketako fasea. Jakinaren gainean jarriko zaituztegu”, horixe jai batzordeko kideen mezua.