Umorea nagusi Basteroko bertso afarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 21a, 10:41

Hirurogehi lagun inguru hurbildu ziren mendeurreneko bertso saiora, Andoaingo, Amasako eta Zizurkilgo bertsolarien parte hartzearekin. Gaueko bertso batzuk nabarmentzearen, Unai Mendizabalen eta Oihana Iguaranen arteko saio batek irri eta txalo ugari eragin zituen.

Bertsoak:

Amaia Agirrek jarri zien gaia: “Senar emazteak, 20 urte ezkonduta. Zuen ezkontza egunaren urteurrena dela eta logelara, hurbildu zaretenean, opari bat: zuen 18 urteko semearen sorpresa. Esku burdinak, leopardozko galtzontziloak, setazko kamisoia eta ondoan nekazal etxeko txartel bat ohar batekin: Zoazte asteburu pasa, zuek ere intimitatea beharko duzue. On egin”.

Oihana Iguaran:
Hogei urte, ze azkar
pasatu zaizkigun,
gure semea argi
da honetan jardun.
Holako sorpresarik
ez zegoen inon,
ta bere gurasoei
hau opa bazigun,
auskalo beretzako
ze kristo erosi dun.

Unai Mendizabal:
Hasi beharko degu
eskuburdinekin,
piura ederra edukiko
dugu guk hauekin.
Semean desioei
behar zaie ekin,
buruan zer dadukan
nahiko nuke jakin,
gainera asmatu du
tangan tallarekin.

Oihana Iguaran:
Semea bada planak
antolatzeko gai,
baino jantzita fijo
ez zaitu ikusi nahi.
Hauek oparituta
hartu nahi zuen jai,
gu kanpora bidali
eta bera alai,
etxean bere festa
egiteko lasai.

Unai Mendizabal:
Nonbait honek ematen
baitio morboa,
eskuburdinak eta
hor leopardoa.
Zeozer egiteko
hark badu gogoa,
bere aita ta ama
bidaliz kanpora,
guk agroturismo hark
sexo turismoa.

Oihana Iguaran:
Sexo turismoan gu
ez gabiltza maisu,
kanping sastarren baten
gabiltz beti aizu.
Agroturismo baten
hartu dezagun su,
g puntua bilatzen
hasten bazara zu,
kanpina baino hobeto
bilatu ezazu.

Unai Mendizabal:
Semek intentzioak
badauzka nahikoak,
ideia txarrik ez du
ez, seme tontoak.
jarri eskuburdinak
eta gerrikoak,
ta probatu ditzagun
regalautakoak,
ez gara ba izango
esker txarrekoak.

Oihana Iguaran:
Eskertzeko zer dagon
probatu dezagun,
abentura hau zer dan
dago ikuskizun.
Mozorroen kontua
proposatu nizun,
ta nola lau bat bertso
ondo dakizkizun,
ia kantatzen adina
aguantatzen duzun.

Unai Mendizabal:
Joe andre maitea,
zabiltza topera.
Orain jarri didazu
probako aukera,
eta aprobetxatuz
ez noa atzera
tira saltatu zaitez
zu ohe gainera,
eta botako dizkizut
zortzi habanera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!