Inude eta Artzainen konpartsa herrian barrena ibiliko da uztailaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 20a, 15:49

Oinkari dantza taldeak Inude eta Artzainen konpartsa herrikoia antolatuko du uztailaren 26an, Santio jaien baitan. Herritarrei dantzari, danborjole nahiz pertsonaia bezala parte hartzeko deialdia luzatu diete. Izen-ematea zabalik da eta entseguak hastear dira Zubimusu ikastolako ganbaran. Informazio zabalagoa gehitutako irudian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!