Behar-Zana pilota elkarteak hauteskundeak egin zituen apirilaren 18an, datorren zuzendaritzarako falta ziren bi kideak bazkideen artean aukeratzeko. Agustin Aizpurua eta Ibon Ariznabarretak jaso zuten bozkarik gehien, aurrerantzean zuzendaritza batzordeko kide izango direlarik. Bestalde, elkarteak berak bideratzen duen boloen alorrean, Joxe Mari Etxebeste Behar Zanako bolariak, elkarteak irabazten duen lehen bolo tiraldi ofiziala irabazi zuen apirilaren 19an Ategorrietako bolatokian.