Jubilatuen irteera Baztanera, maiatzaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 20a, 13:26

Zizurkilgo Elizpe jubilatu etxeak irteera antolatu du maiatzaren 16rako Baztan bailarara. 09:00etan aterako da autobusa eta irteeraren prezioa 28 eurokoa da. Dantzaldia ere egingo dute. Izena eman nahi dutenek aukera izango dute Zizurkilgo Elizpe jubilatu etxean, apirilaren 20, 22, 24, 27 eta 29an.

Bestalde, Elizpeko zuzendaritzak bazkideei gogorarazi nahi die, oraindik urteko kuota ordaindu ez badute, 12 €ko kuota ordaindu dezaketela 2015eko maiatzaren 7a baino lehen, errekargurik ordaindu behar izan gabe.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!