Atzo amaitu zen Villabonako zein gune estali eta lehiaketara onartutako hamahiru proiektutatik bakarra aukeratzeko prozesu parte hartzailea. Emaitza atzo eguerdian bertan jakinarazi zuten Aitziber Murua hezkuntza, gazteria eta kirol saileko teknikariak eta parte hartze ordenantza osatzen parte hartu zuen Mikel Gerrikok: Larreako jolas-parkea estaliko da eta Rayuela proiektua aukeratu da horretarako, herritarren 74 bozka jasota.
149 herritarrek bozka digitalaren bidez hartu dute parte eta aurrez aurrekoam 131k, 280 herritarrek guztira. Haurren bozka ere hartu da kontuan, loteslea izan ez arren. Haien aukerarik gustukoena Malkar plazako Hiri egongelak proiektua izan da.