Andoaingo Udal gobernuko kideek (EH Bildu) prentsaurrekoa deitu zuten ostiralean udal kontu ekonomikoen bilakaeraren berri emateko. Datu bidez adierazi zutenez, azken urteotako joera ezkorra eten eta 2014. urteko kontu ekonomikoak balio positiboan amaitu ziren.