"Iruzurrak aurrera jarraitzen du", Andoaingo Stop Desahucios taldearen manifestua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 20a, 09:48

"Duela aste batzuk Ansoaingo Miren adiskideak bere buruaz beste egin zuean, Jardute egokien kode-ra heltzeko eskariaren aurrean CajaLaboralen partetik ezezko erantzuna jaso eta bere lana eta laguntzak agortu ostean. 2012. urtean Amaia Egaña eta beste pertsona ugarik egin zuten bere buruaz beste, Espainia hobeto dijoala esaten diguten aldi berean. Hobeto dijoa, baina noski, batzuentzat bakarrik".

  • 2007. urtetik 250.000 familia inguru ejekuzio hipotekarioen biktima izan direla kalkulatzen da, eta horien % 80a ohiko etxebizitzatik kaleratuak izan dira, CGPJ-ko datuen arabera. Honi guztiari gehitu behar zaio iruzurra eta 2013. urtetik gehiegizkotzat jo diren klausulen biktima izatearen drama, jakinaz beraz kaleratze horien kopuru handi bat ekidin zitekeela; lurzoru klausulak (Espainiako 4 milioi hipoteka inguruan agertzen direnak eta Espainiako entitate ia guztietan),behar baino lehenagoko epemuga klausua, zeinak oradintzeke geratzen zen guztia bat-batean erreklamatzea ahalbideratzen zuen kuota bakar bat ordaindu gabe uzteagatik (orain 3 kuota dira beharrezkoak), % 25rainoko gehiegizko atzerapen interesak edoabal emaileen eskubideei uko egiteko klausulak.
  • Estatu mailan IRPH-a aplikatu zaien Kutxabanken hipoteka kopurua 2 milioi inguruan kalkulatzen da, zeina orain auzitegiak gehiegizko eta manipulagarriatzat jotzen ari diren.
  • Hilabete bukaerara iristen ez diren familiei, bankuak oraindik gehiago zigortzen dituzte, kontua zenbaki gorrietan izateagatiko 10 eta 45 euro arteko komisioekin, hauek automatikoki ezartzen dira eta ez datoz bat justifikatzen dituzten egiaztaturiko erreklamazio lan eta gastuekin .
  • Etxebizitza huts gehien dituen europako hirugarren herrialdea gara, Chipre eta Italiaren atzetik, 600.000 inguru banku eta SAREB bezalako erakundeen esku, "fondo buitreen" eskuetan jarri nahiago direnak herritarren esku baino. Gogoan izan behar da Euskadin 80.000 pertsona baino gehiagok etxebizitza eskuratzeko izena eman dutela, alkorairu bat zein erosketako etxebizitza bat eskuratzeko, eta gutxi gorabehera 66.000 eta 116.000 arteko etxebizitza huts daudela kalkulatzen da.
  • Honi gehitu behar zaio Alokabideko kaleratzeen drama eta 800 familien egoera kezkagarria, Alokabiderekin zorrak izan dituztenak eta ordaintze akordioak sinatu dituztenak.
  • Kaltetutako miloika pertsona guzti hauetaz gain, gure elkartasuna ere ondorengo kolektiboetara zabaltzen da; lehentasunezko eta menpeko akzioekin engainatuak izan direnak, bankuek 12 milioi baino gehiag zor dizkieten Euskadiko bizilagun-erkidegoak, arrisku egoeran dauden milioika abal emaileeak, eta DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzaileen egoera, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek, ustez Lanbideren oharkabetasunaren kulpaz kobratutako diru baten itzulketa exijitzen dietenak.


Espainian etxebizitza-politikek gizartearen beharrak asetzeko gai ez den exte-parke bat egituratu dute:

a) Ez dago diru-sarrera gutxien dituzten kolektiboei alokairuan ostatua ematea ahalegintzen duen exte-parkerik.

b) Alokairuko merkatu pribatua ere ez da nahikoa ( guztiaren % 15a) eta gainera oso espekulatiboa da.

c) Orain arte ez da egon higiezinen desokupazio eta gutxiegiko erabilipenaren aurka borrokatzeko neurririk. Nahiz eta Euskadik Espainiako etxe hutsen tasa baxuena izan, egoerak justifikatu ezina izaten jarraitzen du, etxebizitza huts horiek mobilizatzeko beharra dela eta.

d) Guzti hau, kaleratzeak errazten dituen legedi batekin osatzen da, kaltetuen egoera ekonomiko edo familiarra kontutan izan gabe eta horien birkokapena sustatzen duten neurririk gabe.


2008an Krisia hasi zenetik 1/2013 legera arte, entitete finantzarioak desertu geratzen ziren enkanteetako etxebizitzekin geratu zitezkeen, tasazioaren % 50eko balioaren truke, horrek esan nahi du kasu gehienetan etxea ematearekin ez zela nahikoa eta biziarteko zorra geratzen zela, drama handitu zezakeena abal-emaileak egon ezkero.

Egoera honek neurriak hartzeko premia agerian utzi zuen. Guk hori aditzera emateko, etxea ematearekin zorra kitatzea eskatzen zuen ILPa aurrera eraman genuen, 1.5 milioi pertsonak sinatu zutena.

Testuinguru honetan, EEJAk (Europar Erkidegoko Justizia Auzitegiak) epai bat argitaratu zuen eta horren ondorioz gobernuak 2013ko maiatzan 1/2013 legea egin zuen, zordun ipotekarioak indartzeko neurriekin, gehiegizko klausulak medio ejekuzio hipotekarioa ukatzeko aukera ematen zuena.

Lege honek izan duen norainokoari buruzko txosten batek argi uzten du, petatxu bat soilik dela eta nabarmenki urria kaleratzeen arazoa konpontzeko. Plataformek uste dugu bankuek agindutakoaren lege bat dela eta horren froga da banketxe gehienak berehala atxiki zirela Jardute Egokien Kodera (Código de Buenas Prácticas), eraginkortasun ia nulua duela, oraintxe azalduko dugun bezala, eta bankuei etxea zorraren ordainetan bezala ez onartzeko arrazoiak besterik ez ematen dizkien lege bat dela.

Honen beste froga bat izan zen EEJAko beste sententzi bat, non bankuaren eta kaltetuaren arteko ondorengo desoreka zuzentzen zen; bankuak ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkezu zezakeen honek klausula gehiegizkotzat jotzen bauzuen, baina klausula ez zela gehiegizkoa esaten bazuen kaltetuak ez zuen errekurtsoa aurkezteko eskubiderik.

Jardute Egokien Kodeak (Código de Buenas Prácticas) etxea zorraren ordainetan emateko aukera jasotzen zuen, baina aukera hori izateko baldintzak hain ziren mugatzailak, non soilik salerosketa prezioa eta maileguaren zenbatekoa kontuan izanik Euskadiko % 90eko biztanleria kanpo uzten zuten. Lege honen norainokoa ikusteko datu batzun ematearren, zera esan behar da:

-2012ko apiriletik 2013ko urrira bitartean 1684 zorren berregiturapenak egin ziren. Kopuru horretatik solik % 0,5a egin ziren Gobernuak onartutako mekanismopean.

  • Zorren kitari dagokionez 6 sinatu dira nekez Ekintza Egokien Kodea erabiliz.
  • Jardute Egokien Kodearekin 611 kasu eman dira non etxea zorraren ordainetan onartu den, Espainiako Bankuaren datuen arabera, 2012an gertatutako etxe desjabetzeen % 4a.
  • Kaleratzeearen 2 urrteko atzerapenari dagokionez, 1500 kaleratze geldiarazi dira azken datuen arabera. Horrek esan nahi du 2014 urtean gertatutako kaleratzeen % 10a bakarrik onuratu dela atzerapenaz.
  • Muga hauen ezarpenak bereziki kaltetu zuen Euskadi, higiezinen-burbuilako urteetan etxebizitzen preizioek gora egin baitzuten Espainiako garestienen artean kokatuz.

Testuinguru honetan euskal alderdi politikoek muga hauen aurka indar gehiagorekin borrokatu izana faltan somatzen dugu.

Bestalde gogor kritikatu behar ditugu Kutxabank bezalako entitate finantzarioak, muga horiek ezagutuz eta euren administrazio kontseiluan alderdi politikoak, sindikatuak etb ordezkatuak egonda, hain modu zorrotzean Jardute Egokien Kodera heldu izanagatik.

Beraz Kutxabank kritikatzen dugu batik bat, ezin baitugu ulertu kutxa ohi honek oraintzeko arazoak dituzten bere bezeroak tratazen dituen modua. Kutxabankek ez du kasu bakar batean ere etxea onartu hipotekaren zorra likidatzeko, 2013. urtera arte % 17,25eko atzerapen interesak ezarri ditu, Andoaingo familia batentzat Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gehiegizkotzat jo berri dituenak, edo kontua zenbaki gorrietan izateagatiko komisioak hilabete amaierara iristen ez ziren familiei. ¿Non dago hemen gizarte ekintza?

Entitate honekin amaietzeko, kutxen IRPHaren aplikazioa dela eta gauza asko esan dira dagoeneko, baina hausnarketa bat gehitu nahiko genuko. Hipotekak libreki sinatu zirela eta beraz errespetatu egin behar direla argudiatzen dutenei gogoratu nahi diegu; ¿ Zergatik ez zen bere momentuan eskrituran jasotakoa errespetatu eta Euribor+1 aplikatu, kutxen IRPHaren argitarapena bertan behera geratu zenean?

Erantzuna erraza da. Eskriturak sinatu zirenean kutxen IRPHa eta EURIBOR+1 errealitatean maila berean zeudeno eta IRPHaren publikazioa bertan behera geratu zenean (PSOE gobernuan zegoela) EURIBOR+1 dagoeneko IRPHa baino baxuago zegoelako eta gehiago jaisteko aurreikuspenarekin. Hau noski, gobernuarentzat arazo bat zen eta diru-sarrera galera handia bankuentzat, banku-egonkortasun lehentasun absolutua zen une batean.

Bestalde galdera bat jaurtitzen dugu airera, erantzuna denok dakigula uste dugun arren...

Zer gertatuko zatekeen eskrituretan EURIBOR+1 azaldu ordez, EURIBOR+3 azaldu izan balitz adibidez, eta aldaketak bankuei on egin izan balie? Guztiok dakigu IRHParen argitaralpena amaitu bezain pronto aplikatua izango litzatekela, eta hauxe da iruzurraren oinarria.

Aipatu dugu ere, legeak alegatzeko aukera jasotzen duela abusuzko klausulak egoteagatik, 2013. urtea baino lehen prozesu barruan egin ezin zitekeena, prozesu ezberdin batean bakarrik. Baina behin bankuak enkantean etxea eskuratu zuenean soilik, eta iadanik ordainketa bat bakarrik eskuratu ahal zenuen, ageriko injustizia dena.

Honen aurrean azaldu behar dugu Espainia Europar Batasunean sartu zenetik Europar legedia Espainiakoaren gainetik dagoela onartu zela, eta esan behar dugu Europan 1993. urtetik existitzen dela abusuzko klausulen zuzentaraua, bere 3. artikuluan horrela definitzen dituenak: aurretiaz idatziak izan diren haiek, kontsumitzaileak horietan ergainik izateko aukerarik izan gabe eta bere kalterako direnak.

Hipoteka zor duenarentzat babeserako arau batzuk ezartzen dituen Zuzentarau hau Espainiako zenbidean jaso zen kontrataziorako baladitza orokorreko 7/1998 legearekin, baina aldi berean eta Zuzentarau honen espirituaren aurka irakurtezinak, ambiguoak, ilunak eta ulertezinak diren klausulak eraginkorrak izango direla ere esaten du eroslearen partetik idatziz onartuak izan badira.

Honek posible egin du gure hipotekak gehiegizkoak diren klausuletaz beteta egotea eta Europako Justizia Auzitegiaren eta Auzitego Gorenaren 2013 epaiak arte ejekuzio hipotekarioetan klausula horiek argudiatzea ezinezkoa izatea, eragotziak izan zitezkeen milaka kaleratze eraginez.

Klausula abusiboei buruzko 93/13 zuzentarauak bere 4. puntuan dio "batasuneko kide diren estatuen ardura da kontsumitzaileen kontratuetan gehiegizkoak diren klausulak ez sartzea" eta horrekin ezartzen duen printzipioa da estatua izan behar dela kontratuetan abusiboak diren klausulak sahiesteko kontrola jardun behar duena, eta beraz ez dagokigula herritarroi ezta plataformei gainezka dauden auzitegietara jotzea klausula horien aurrean babesa eskatzera.

Kasu honetan beraz estatuak bere betebeharra alde batera uzten du kontratuko alde ahulena babesten ez duelako; guztitz alderantzizkoa egin duen estatua izan da. Gainera estatuak ez ezik epaileek ofizioz jardun beharko lukete klausula abusiboen aurrean, eta zordunaren babesgabetasunaren froga da 20 urteetan epaile bakar batek planteatu izana sistemaren posiblezko ilegaltasuna planteatu eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo izana .

Gobernuak 4 milioi keltetu baino gehiagori bizkarra eman die baita ere lurzoru klausulen kasuan.

Klausula hauek entitate gehienen hipoteketan barneratuak izan dira, interesak jaitsi ezkeroko kasuan hobari minimoak bermatzeko helburuarekin, eurek ondo zekiten bezala azkenean gertatu dena.

Gaur egun auzi-eske kolektibo bat dago ADICAEk bultzatua 101 entitateren aurka klausula hauek ilegalki ezartzeagatik, eta ilegaltasun hori aitortzeko gida-lerroak Auzitegi Gorenak sarrarazi zituen 2013ko maiatzean, informazio eta gardentasun faltan sostengatuz, eta beraz frogatzearen karga bakuan jarriz, hau baita orain zordunari era garbi eta gardenaz informatu ziola frogatu behar duena.

Epai honen atal kritikagarriena da, klausulen aplikazia etetera kondenatzen dituela baina ez soberan kobratutako dirua itzultzera, nahiz eta gardentasun eta informazio falta egon zela aitortzen duen. Hori da lapur bati esatea bezala, ostutakoarekin geratu dadila baina ez dezala etorkizunean gehiago lapurtu. Gainera klausula hau ezartzen jarraitzen duten entitateei bidegabezko mezu arriskutsu hori ematen die. Epaile ugarik hau kritikau eta aurre egin diote % 90eko kasuetan baino gehiago kaltetuari arrazoia emanaz eta askotan soberan kobratutakoaren itzulpena epaituz.

Epaileen gehiengoak kaltetuei arrazoia ematen dien arren eta klausula honen deuseztapena eskatzeko Diputatuen Kongresuan alderdi eta kaltetuen eskaera ugari erregistratu dinern arren, Gobernuak kaltetuei bizkarra ematen jarraitzen du Teodoro Garcia Egea jaunak (PPko etxebizita atalerako parlamentuko bozeramaileak) erabilitako argumentuak bezalakoaz baliatuz, nork pasaden azaroak 19an klausula hauek ezabatzeko PSOEren proposamen bat errefusatu zuen honakoa esanez: "garrantzitsuena ez da mota honetako klausulak existitzen diren ala ez, baizik eta herritarrak behar bezala informatuak egotea (…) zergatik nahi ote dute inposatu, ongi informaturiko herritarrei erabaki onena aukeratzen utzi ordez?". Nik beste galdera bat egiten diot Teodoro Garcia Egea jaunari; benetan uste al du, bankuentzat bakarrik onuragarria den klausula hau kentzeko askatasuna eta boterea izanda ez genuela egingo?

Berak aurresuposatzen du guk aukerateko aukera dugula, egiatan entitate gehienek klausula hauek inposatu dituztenean eta beste asko negoziatu ezinak direnean, kasu gehienetan kaltetuek klausula horien existentziaren eta ondorioen berri ere ez zutenean.

Gu beraz, bankuek jarraitzen duten estrategia salatzera gatoz; klausula hauek kentzeko negoziazioa banan-banan egin eta horrela demandak Auzitegi Gorenera hel daitezen saihesten dute, entitake horretako kaltetu guztientzat jurisprudentzia suposatuko lukeen epai bat sor dadin galaraziz. Honek agerian uzten du banketxeen asmo txarra, kaltetuei milaka milioi euro kobratzen jarraitzen duten bitartean.

Kaltetuak babesteko ondorengo neurriak proposatzen ditugu:

Etxea ematean zorra likidatzea arau orokorra izatea eskatzen dugu eta ez salbuespena, edo bigarren aukerako lege errealak ezartzea, eta ez onartu berri den espainiar legea bezala, kolpe batez abal-emaileen gehiengoa kanpo uzten dituena. Gogoan izan behar da bankuan oso gutxitan galtzen duela dirua etxea ordainetan jasotzen duenean, hipotekaren ejekuzio unerarte interesak kobratu baititu eta etxea eskuratu dezakeela balioztatze momentuan etxeari emandako balioaren gaineko % 40eko deskontuarekin. Gogoratu behar zaiebaita ere higiezinen burbuilaeurekin lankidetzan urteetan zehar egindako higiezinen gehiegizko balioztatzeetan duten erantzukizuna. Halaber etxea jasotzearekin zorra likidatu ezkero maileguen prezioak igoko direla argudiatzen dutenei kontrakoa esan nahi diegu; hori egiten duen entitaterik badagoelako eta gainontzekoak baino hipoteka garestiagoak eskaini gabe, justo kontrakoa, argudio horiek desmuntatuz.

Partiduei exijitzen diegu, Kutxabankeko patronatu berriak, ordaintzeko arazoak dituzten kaltetuak modu maguagoaz tratatzeko agindua eman dezan eta etxeak zorraren ordainetan hartu eta gizarte-alokairuan erabiliz, Jardute Egokien Kodera heldu beharrik gabe, beste baku batzuek egiten duten bezala.

IRPHa baztertu dadila eskatzen dugu, baita entitateen jokaeretan oinarritzen diren indize hipotekario guztiak ere. Aste hontan bertan Europako Parlamentura joan gara horixe esaktzera.

Fede onez jokatu duten zordunekiko malgutasun eta laguntza neurri gisa, irmo eskatzen dugu bankuek euren hipoteketan sar dezatela hainbat neurri, dagoeneko bankuren batek egin bezala, aukera emanez maileguaren bizitza osoan zehar hiru alditan urtebetez ez kapitalik ez interesik, ezer ordaindu gabe egoteko

Lurzoru klausulak , epai irmo eta orokorrean kondenatuak izan diren arren, horiek ezartzen jarraitzen duten bankuak zigor daitezen eskatzen dugu, eta Euskadiko Legebiltzarrari bere laguntza sendoa bai mota honetako klausulen salaketan eta baita gurekin elkarlanean aritze horien deuseztapena eskatzen.

Abusuzko klausulei dagokionez botere publikoei eskatzen diegu 1993. urteko zuzentarauak jasotzen duen euren eginkizuna gauzatu dezaten, kontratuetan abusuzko klausulak sar ez daitezen zaindu dezan. Legea bete dadin eskatzen dugu.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!