Gaur, apirilak 17, iluntzeko 20:30ean Egunsentiaren kantak kontzertua eskainiko da Gurea antzokian. Pier Paul Berzaitzek Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak liburuko poemetan oinarrituta egindako kantak dira ikuskizun honen ardatza. Eszenatokian Erramun Martikorena, Pier Paul Berzaitz, Estitxu Pinatxo eta Magali Zubillaga kantariak eta Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Txema Garcés, Iosune Marin eta Michel Longaron musikariak arituko dira. Arratsaldeko 16:00ak arte erosi ahal izango dira sarrerak 8 €-tan Amasa kafetegian, eta 19:30etik aurrera Gurea antzokiko leihatilan, 10 €-tan.