Zumba erakustaldia igande honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 17a, 16:38

Zumba praktikatu eta, aldi berean, gaixotasun arraroak dituztenei laguntza emateko aukera izango da igande honetan Urnietan. Pausoka elkarteak antolatu du ekimena eta igande goizean zehar dantza eginez arituko dira herritarrak bertako polikiroldegian.

Pausoka elkartea duela hiru urte jarri zen martxan eta 12 familia hasi baziren ere, egun 60 izatera iritsi dira. Gaixotasun arraroak dituzten haurrei erantzuna ematen saiatzen dira terapien bidez eta bertako kide den Maria Lesakak dioenez, Hernaniko egoitza txiki geratzen ari zaie. Leku handiago baten premia dute; horregatik, hamaika ekintza antolatzen dabiltza.
Horietako bat da Zumba maratoia. “Maratoi hau herritarrak gure egoeraz jabetzeko eta sentsibilizatzeko egiten da. Gainera, honelako ekimenekin gure egoera berean dauden familietara iristen gara”, azaltzen du. Leku handiago bat izan eta terapiak guztiz dohainekoak izan daitezen nahi dute, baina horretarako ezinbestekoa dute gainontzekoen laguntza. “Urnietarrak animatu nahi ditugu gurekin Zumba egitera, oso ondo pasako dute”, dio.
Virginia Franco eta Oliber Nestarren gidaritzapean, bi txanda izango dira. Lehena, 9:30etik 11:00etara eta bigarrena 12:00etatik 13:30era. Parte hartzeko 10 euro ordaintzeaz gain, izena eman beharko da. Jendea animatuta dagoela dirudi, orain arte ehun eta hogei lagun inguruk eman baitute izena. Tartean, haurren doako txanda ere izango da, 11:15etik 11:45era.

Izena emateko:
herrikrossa.com
637463320 (Adriana)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!