Gipuzkoako aurrekontua Urnietan ere erabakiko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 17a, 16:35

Partaidetzako tailerra deitu dute Lekaion, apirilaren 20an 19:00etatik 21:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu parte hartzaileen aldeko ekimena abian dago hamar eskualdetan. Aste honetan Buruntzaldean tailerrak egiten ari dira. Aurreko astelehenean Andoainen bildu ziren, eta datorren astelehenean Urnietan. Aldundiak bidalitako oharraren arabera, “eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko bi milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako hogei milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek. Lehen fase honetan, herritarren ekarpenak jasoko ditugu”. Aldundiak herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die. Ekarpenak egiterakoan, bi irizpide jarraitu behar dituzte parte hartzaileek: proposamenak eskualdearentzat onuragarria izan behar du, batetik; eta Aldundiaren eskumenekoa izan behar du, bestetik. Ekainera bitarte, jaso diren proposamenak bildu eta Aldundiko teknikariek bideragarriak ote diren aztertuko dute.
Proposamena aurkezteko hiru modu daude:
1.    Martxoan, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera etxeetara bidalitako eskuorria betetzea.
2.www.aurrekontuahobetzen.
eus webgunearen bidez.
3.    Partaidetzako tailerretara joanda.  Urnietakoa Lekaion izango da, apirilaren 20an 19:00etatik 21:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!