EH Bilduk hautagaiak aurkeztuko ditu Andoainen eta Urnietan, hilaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 17a, 16:32

Ixiar Martiarena izango da alkategaia Urnietan, eta Ana Carrere egungo alkatea Andoainen. Hautagaitzak apirilaren 21ean aurkeztuko dituzte, jendaurrean. 
Andoainen Zumea plazan egingo dute Udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena, datorren asteartean arratsaldeko 19:00etan hasita. Egun agintean dauden hainbat kiderekin batera, hautagai berriak aurkeztuko dituzte.
Urnietan Lekaion egingo dute aurkezpena, egun berean, arratsaldeko 19:30ean hasita.

Ekitaldi horretan emango dute aditzera nortzuk diren hautagaiak. Denen buru Ixiar Martiarena izango da, azken agintaldian zinegotzi lanetan aritu dena. Andoainen eta Urnietan hautagaiak osatuz doaz. EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduko alkategaiak ezagunak dira. Laster jakingo da Irabazi edo antzeko hautes zerrendarik aurkeztuko ote den bi herrietan. Apirilaren 20ra bitarteko epea dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!