Alde horretatik Iban Agirrek azpimarratu du Villabonak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar dituela, sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak, eta planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko, eta ongizatearen etorkizuna bermatzeko. “Gure herriak ikuspegi politiko integratzailea behar du, sektarismoetatik urruti, eta elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako kultura politikoa”. Halaber, honakoa azpimarratu du: “Lan egingo dut Diputazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean arituko den Udal baten alde, kontziente bainaiz bi erakunde hauen inplikazioa ezinbestekoa dela ditugun zerbitzu eta azpiegituren maila mantentzeko”.
Oinarri horiekin, “oraintxe bertatik” egun batzuk barru aurkeztuko duen hautagaitza osatzen ari dela aurreratu du.