Bi ordu beranduago, goizeko 09:00etan, Burdina taldeak Andoaingo historia hobeto ezagutzeko irteera gidatuko du, Andoaindarrak 400 ekimenaren ekitaldien baitan. Ibilaldi gidatua izango denez, herrian dauden karobi, dolmen, telegrafo eta karlisten garaiko gotorlekuen berri emango dute. Ibilbide hori ere Euskalduna mendi elkarteko egoitzatik (Kale Nagusia, 31) abiatuko da, Goikoplazan amaitzeko. Bisitaldian zehar honako toki eta aztarnak ikusi ahal izango dira:
- Sorabillako Bordatxuri, Erramuta edo Pagarteko karobiak.
- Belkoaingo trikuharria: Ehorzteko hilobi harri edo eraikina, Neolito-Brontze garaikoa.
- Aitz Beltzeko telegrafo dorrea.
- Sorabillako gaztelua, Allurralde edo Zumalakarregiren Gotorlekua bezala ezagutzen den guda karlisten gotorlekuaren aztarnak.
BI IBILALDI
“Andoaingo Ibilaldia”
Andoaingo lur eremuen mugetatik igaroko da.
Antolatzailea: Euskalduna.
Luzera: 41,84 km.
Pilatutako igoera: 2153 m.
Jeitsitako guztia: 2153 m.
Kontrol guneak: Hiru.
Ordua: 07:00.
Irteera: Euskalduna M.T.
Iritsiera: Euskalduna M.T.
“Gure Historiaren lau lekuko Belkoainen”
Herriko ondare arkeologikoa ezagutzeko ibilbide gidatua.
Antolatzailea: Burdina, Euskalduna, Allurralde.
Luzera: 8,73 km.
Pilatutako igoera: 458 m.
Pilatutako jaisiera: 468 m.
Hamaiketakoa: Garate.
Ordua: 09:00.
Irteera: Euskalduna M.T.
Iritsiera: Goikoplaza.