19:00-19:30 Kontzerturako taldeen proposamenak jaso.
19:30-20:00 Jai batzordeko bileren egutegia finkatu.
20:00-21:00 Jai egitarauaren lehen zirriborroaren gainean lanean hasi.
Bihar, apirilak 16, Santioetako jai batzordeko lehen bilera egingo da, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Aurtengo berrikuntza nagusia gazteen kontzertuko taldeak herritarrek aukeratuko dituztela, plataforma digital batean bozkatuz. Horretarako, kontzerturako taldeak proposatu nahi dituzten guztiek jai batzordeko lehen bilerara ekarri behar dituzte proposamenak; ekonomikoki eta musika taldeen disponibilitatearen aldetik bideragarriak direla egiaztatu eta gero, proposamen guztiak eskainiko zaizkie herritarrei, gustukoenak bozka ditzaten.
Lehen bileran egitarauaren hezurdura finkatzen hasiko direnez, gerturatzea garrantzitsua dela adierazi dute.
Gai-zerrenda eta ordutegia:
19:00-19:30 Kontzerturako taldeen proposamenak jaso.
19:30-20:00 Jai batzordeko bileren egutegia finkatu.
20:00-21:00 Jai egitarauaren lehen zirriborroaren gainean lanean hasi.