Tailer honetaz gain, badira beste bide batzuk proposamenak egiteko: www.aurrekontuakhobetzen.eus helbidean, Gipuzkoa Berria aldizkariarekin edota herrian zehar ipinitako postontzien bidez. Postontzi hauek udaletxean, kiroldegian, Basteron, Gizarte Zerbitzuetako eraikinean eta Urigain Kultur Etxean daude. Apirilaren 30era arteko epea dute andoaindarrek.
Behin proposamenak eginda, hurrengo pausua horiek guztiak bildu eta aukeraketa egitea izango da. Ekaineko bigarren astean egingo da hori eta jarraian, proiektuak bideragarriak diren aztertuko dute. Herritarrek irailaren
bigarren hamabostaldian aukeratuko dituzte behin betiko proposamenak, eta urrian aldundiaren 2016ko aurrekontu proiektuan txertatuko dituzte.