XXIII. Loatzoko igoera-jaitsiera apirilaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko api. 13a, 16:41

Amasako gazteek eta Uxo-Toki elkarteak XXIII. Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute apirilaren 26an, igandea. Irteera 10:30etan izango da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea: Egunean bertan goizeko 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean:

Lehen hiru sailkatuei diru-saria banatuko zaie. Gizonak=Emakumeak. 1.- 120 euro 2.- 80 euro 3.- 50 euro. Bestalde, parte hartzaile guztien artean sari ugari zozketatuko da. 

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!